Tabako-kerik gabeko Euskadiren III. Jardunaldia

Joan den azaroaren 28an, Galdakaoko Ospitalean, Tabako-kerik gabeko Euskadiren III. Jardunaldia egin zen, “Tabakorik gabeko etorkizunerantz” leloarekin. Jardunaldi horretan, Donostialdea ESIak brontze-akreditazioa jaso zuen, eta bertan aktiboki parte hartu zuten oso txalotua izan zen Egiako OZko Ana Bueno Inchaurrondo erizainak –hizlari gisa– eta Alde Zaharreko LMAUko buruak, Arantza Mendiguren Navascuesek –moderatzaile gisa–.