«Terapia Aurreratuak Euskadin» I. Foroa

Joan den urriaren 27an, «Terapia Aurreratuak Euskadin» I. Foroa egin zen, Biogipuzkoa OIIko ekitaldi-aretoan.

Ekitaldia 140 pertsonak baino gehiagok ikusi zuten, bai aurrez aurre bai online.

Topaketan hainbat gauza aurkeztu zituzten: Osakidetzaren CAR-T programan lortutako emaitzak, sareko terapia aurreratuen unitateen jarduera; berrikuntzarekin, gobernantzarekin eta osasunaren ekonomiarekin lotutako alderdiak, baita pazienteen eta profesionalen ikuspegia ere. Foroa jarraitzeko bokazioarekin jaio da, hitz egiteko eta hausnartzeko espazioak sortze aldera, terapia aurreratuen eremuko osasunaren hornidura-sistemako eragile guztien artean