Trebetasun bigunak edo soft skills

Trebetasun bigunak, trebetasun gogor eta digitalekin batera, Donostialdeko ESIaren Talentuaren Eredu Propioaren parte dira. Trebetasun bigunak giza harremanak errazten dituzten gaitasun pertsonalak eta sozialak dira, pertsonarentzat sortzetikoak dira eta, kuantifikatu ezin diren arren, bizitzan zehar hobetu daitezke.

Abendurako aukeratutako prestakuntza-gaia trebetasun bigunena da, eta, beraz, Abenduko Egutegia simulatuz, egunero audio bat aterako da, trebetasun bigun bati buruzkoa. Trebetasun horien interes-mailaren araberako lehentasun-ordena ezartzeko, inkesta bat egin da Izarkiren Telegram kanalaren bidez, eta hau izan da emaitza: emozioen kudeaketa, arazoen konponketa, erabakiak hartzea, lidergoa, proiektuen kudeaketa, produktibitatea eta funtsezko trebetasunen garapena.

Trebetasun bakoitza 3-4 audiotan banatuko da eta 10 minutu inguruko iraupena izango du, podcast hauen helburua trebetasun bigun bakoitzari buruzko ideia orokor bat ematea baita, horietan sakondu gabe. Gainera, proba gisa, audioak adimen artifizialean oinarritutako programa batekin grabatu dira.

Intraneteko esteka