Twin Melodyk ospitalea bisitatu du
Maiatzean hainbat lehiaketa egin dira Donostialdeko ESIan, Kerik Gabeko Astea dela-eta.
Ekimen horietako bat ospitaleko pediatriako pazienteei zuzenduta egon da: marrazkien lehiaketa.
Donostialdeko ESIak haurrak harritu nahi izan ditu, eta, horretarako, Aitana eta Paula Etxebarria ahizpak izan ditugu ospitalean, Twin Melody izenez ezagunagoak.
Haiek arduratu ziren, hain zuzen ere, lehiaketako irabazleei sariak emateaz.
Horrez gain, aukera aprobetxatu nahi izan zuten: ospitaleko geletan zehar ibili ziren, ingresatutako haurrak ezagutu zituzten, autografoak sinatu eta haien egonaldia entretenigarri bihurtu zuten umore onarekin eta musika-talentuarekin; horrela, gure txikien ilusioa piztu zuten.



