Txertaketaren hasiera Illunbeko zezen-plazan

Atzo Illunbeko zezen-plazan hasi zen Covid-19aren aurkako txertaketa. Erizaintzako bi taldek funtsezko 260 profesionali jarri zieten txertoa, gehienak irakasleak eta batzuk udaltzainak. Illunbeko zezen-planza da Euskadin prestatu den era honetako lehen barrutia. Gainerako txertaketa-puntuek orain arte bezala funtzionatzen jarraituko dute.