Udalak ESI Donostialdeari eman dio hiriko bandera

Donostiako alkate Eneko Goia Donostialdea ESiko Donostia Ospitalean izan da gaur goizean eta, bertan, San Sebastian eguneko bandera pertsonalizatua eman dio Donostialdea ESIko zuzendari gerente Itziar Perezi. Bandera Donostia Ospitalearen sarreran egongo da ikusgai.

Eneko Goiak eskerrak eman dizkie Donostialdea ESIko langile guztiei: medikuei, erizainei, erizain laguntzaileei, garbiltzailei, mantentze-lanetakoei eta gainerako  guztiei, hilabete hauetan guztietan COVID-19aren birusaren aurkako borrokan egiten ari diren lanagatik. Birusak historian hamaseigarren aldiz bertan behera utzi du San Sebastian egunaren inguruko ospakizuna, eta ez zen horrelakorik gertatzen 60. hamarkadaren amaiera eta 70.hamarkadaren hasieratik.

Goiak honakoa azpimarratu du: “Esanahi handia du Donostialdea ESIari hiriko egun handienaren ospakizuna dela eta, pertsonalizatutako bandera hau emateak. Izan ere, donostiar guztiok batzen gaituen eta harro sentiarazten gaituen bandera honekin gure babesa, indarra eta maitasuna adierazi nahi diegu erakunde honetan lan egiten dute hainbat arlotako profesionalei”.

Itziar Pérez Donostialdea ESIko zunzendari gerenteak jaso du bandera Donostialdea ESIko profesional guztien izenean, eta eskerrak eman dizkie alkateari eta Donostiako Udalari, Donostiako hiri osoaren izenean ESIko langile guztiei egiten zaien aitorpenagatik. “Hilabete hauetan egiten ari garen lan gogorrarekin, benetan polita da talde honen ahalegina eta dedikazioa aitortzea”. Aldi berean, herritarrei eskerrak eman dizkie orain arte egindako ahaleginagatik eta segurtasun neurriak mantentzera animatu ditu.

 

Pertsonalizatutako bigarren bandera

San Sebastian egunean pertsonalizatutako lehen hiriko bandera Union Artesanari eman zion Udalak iaz bere 150.urteurrena zela-eta.  Konstituzio plazan bandera jaistearen ekitaldiaren ondoren Presidenteak jaso zuen bandera eta Alde Zaharreko kaleetatik barrena eraman zuten euren egoitzaraino.

Oraingoan, COVID-19ak eragindako osasun krisia dela-eta, nahiz eta ez den jairik egon hiriaren egun handiena ospatzeko, Udalak ekimena mantentzea erabaki zuen, eta hasiera batean urteurren bat ospatzen zuen elkarte edo danborrada bat omentzeko zen banderak Donostialdea ESIko langile guztiei eskerrak emateko balio izan du.