Urtarrila: Terapia Aurreratuak Hematologian

Urtarrileko bigarren podcast-a eskuragarri dagoela jakinarazten dizuegu. Oraingo honetan, Ander Izeta doktoreak – Terapia Aurreratuen Unitateko zuzendari teknikoa eta Bioingeniaritza Tisularreko taldeko arduraduna – Carlos Panizo doktorea – Hematologia eta Hematoterapia zerbitzuburua – elkarrizketatu du hematologian terapia aurreratuak aplikatzeari buruz.

Zehazki, honako hauek aipatzen dira: CAR-T terapiak, nola ematen diren, zer ondorio kaltegarri dituzten, baita ere Osasun Ministerioak 2022ko ekainean Donostia Unibertsitate Ospitalea izendatu izana CAR-T terapiak erabiltzeko, batez ere pazienteei eta senideei begira, besteak beste.

Hau da audioa entzun ahal izateko intraneteko esteka:

Intranet: Ezagutza: OSID TALKS