“Web of Science”-ko online prestakuntza

Prestakuntza honen helburua Web of Science datu-basearen azken eguneratzeak eta berrikuntzak erabiltzaileei, ikertzaileei eta liburutegiko langileei ezagutaraztea da.

Doako 15 saio online antolatu dira urriaren 3tik 21era bitartean, gaztelaniaz, 75 minutukoak, eta ia guztiak goizeko ordutegian.

Izena emateko epea zabalik dago jada, eta honako esteka honen bidez egin dezakezu: izen-ematea.

Beharrezkoa da erakundeen posta elektronikoko kontu batekin izena ematea .

Jardunaldiak grabatu egingo dira, eta, egun batzuen buruan, saioaren bideoa kontsultatu ahal izango da, bai eta prestakuntzaren materiala ikusi ere. Material hori “Web of Science” webgunean egongo da eskuragarri.

Hauxe da 2022ko Prestakuntza Egutegia

Garrantzitsua: Izen eman duzuen saioa baieztatzeko posta elektronikoa jaso behar duzue, besteña ezin izango duzue jardunaldietara sartu. Mezu automatiko horiek, batzuetan, nahi ez den posta-karpetan edo SPAM karpetan gordetzen dira, eta, beraz, karpeta hori berrikusteko eskatzen dizuegu. Baieztapena jaso ondoren, zure ekipoko Webexaren konfigurazioa egiaztatu ahal izango duzue, saioaren egunean arazorik ez izateko.

Ikastaroen deialdi osoa eta informazio gehiago