X. Joanes Etxeberri Saria

1. Xedea

Donostialdeko ESIan arreta eta bestelako zereginak euskaraz egitea sustatzen duten ekimenak eta lanak aitortzea da sari honen xedea. Donostialdeko ESIko lanak onartzeaz gain, Gipuzkoako gainerako zerbitzu-erakundeetan egindako lanak ere onartuko dira; betiere, Donostialdeko ESIko euskararen erabileran eragina baldin badute.

 

2. Nori zuzendua

Lehiaketa Donostialdeko ESIko langileei zuzenduta dago. Dena den, zerbitzu erakunde horren lan esparruan eragin zuzena duten lanak aurkezten badira, parte hartu ahal izango dute hauek ere: Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan eta osasun-arretaren egituran txertaturik dauden itunpeko zentroetan lan egiten duten langileek eta Osakidetzakoak ez diren baina haren esparruan diharduten erakundeetako kideek (Medikuntza Fakultatea, Erizaintza Fakultatea, gaixo eta emaileen elkarteak, etab.).

 

3. Irizpideak

Epaimahaiak kontuan hartuko du, bereziki, ekimenak edo lanak paziente eta senitartekoengan izan dezakeen eragina euskararen erabilera sustatu, bultzatu eta sendotzeko. Epaimahaiak erabakia arrazoituko du, irabazitakoa saritzeko erabili dituen argudioak adierazita.

Lanak orijinalak eta euskaraz landutakoak izango dira. Sariketara aurkezturiko lanaren autoretza ziurtatu behar da eta ez dela beste lan baten kopia edo itzulpen soila. Aurkeztutako lana beste baten egokitzapena denean, horrela adieraziko da eta memorian zehaztuko dira ezaugarri berritzaileak.

 

4. Saria

Irabazleak 1.500 €  jasoko ditu eta oroigarria. Finalistak oroigarria jasoko du.

 

5. Epea

2021eko urriaren 31 arte.

 

6. Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

  • Eskabide-orria: parte hartzaileen datuak (izen-abizenak, telefonoa, helbide profesionala edo akademikoa eta helbide elektronikoa) eta erakundearenak (izena eta telefonoa), baita behar bezala betetako datuen babesari eta oinarriak onartzeari buruzko atalak ere.
  • Lanaren edo ekimenaren deskribapena: lana bera edo ekimenaren memoria zehatza, euskaraz.
  • Joanes Etxeberri Sariaren Idazkaritzaren helbide elektronikora bidaliko da:

OSID.JOANESETXEBERRI@osakidetza.eus

  • Euskarria eta formatua:
    • Testu idatzia bada, pdf formatuan.
    • Ikus-entzunezkoa bada, mp4 formatuan.

 

7. Hizkuntza

Euskaraz edo, lanaren ezaugarriengatik hala behar duenean, elebitan aurkeztuko da: hitz-zerrendak, hiztegitxoa, etab.

 

8. Ebaztea

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerenteak Euskara Batzordeko lehendakariak proposatutako kideen artean  izendatutako epaimahaiak erabakiko du lan-saritua, eta epaia erabakigarria izango da.

Donostialdeko ESIak saritutako lanak argitaratzeko eskubidea dauka, epai-egunetik aurrera kontatzen hasi eta gehienez ere sei hilabeteko epearen barruan. Saritu ez diren lanak ez dira itzuliko.

Oinarrietan aurreikusi ez direnak epaimahaiak erabakiko ditu.

 

Informazioa:

Euskara Arloa
Tel. 943 007416
OSID.ZBGIZABALIAGIDEAK.EUSKARA@osakidetza.eus

 

Joanes Etxeberri Sariaren Idazkaritza
Tel. 943 007085
OSID.JOANESETXEBERRI@osakidetza.eus

 

Izen-ematea