XVIII. margolan erakusketa 2023

Gure profesionalen izpiritu sortzailea sustatzeko, eta gure ospitalea kulturaren eta ezagutzaren bilgune bihurtuz, XVIII. MARGOLAN ERAKUSKETAn parte hartzera animatzen zaituztegu. Erakusketa hau Donostiako Ospitaleko sarrera nagusian egongo da ikusgai, 2023ko otsailaren 1etik aurrera.

  • Donostialdeko ESIko langileei zuzendutako lehiaketa da.
  • Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.
  • Lanak Komunikazioan aurkeztu behar dira, urtarrilaren 27a baino lehen, koadroaren izenburua, egilearen izen-abizenak eta lantokia adieraziz.
  • Informazio gehiago: Komunikazioan

Telefonoa: 943 007 359 / (83) 7613

osid.komunikazioa@osakidetza.eus