XXI. Kerik gabeko astea, 2020ko maiatzaren 25etik 31ra

Urtero bezala, mundu mailako Kerik Gabeko Astea ospatuko dugu aurten ere, maiatzaren 25etik 31ra, Tabakorik Gabeko Egunaren bueltan. Familia eta Komunitateko Medikuen Euskal Elkarteak, Osatzenek, eta Erretzeari Aurre egiteko Taldeak antolatu dute Kerik Gabeko Astea, semFYC elkarteak (Sociedad Española de Medicina de Familia y Comunitaria) bultzatuta, Prebentzio Jarduerak eta Osasuna Sustatzeko Programaren (PAPPS) barruan.
Honakoa izango da aurtengo lema: “Kerik gabeko bizitza ederra da”. COVID 19ak sortutako izurritea dela-eta mugikortasuna mugatuta dugunez, Kerik Gabeko Astearen hedapen digitala egitea erabaki da.  Horregatik, Kerik Gabeko Astearen web orriaren esteka, behar duzuen materiala deskargatzeko dago https://semanasinhumo.es, eta, bestetik, inkesta, modu interaktiboan erantzun eta zabaltzeko, bai ordenagailutik bai mugikorretik; beraz, whatsApp bidez zabal daiteke. Erantzunak jasotzeko epea maiatzaren 31a izango da.
Herritarrei tabakoak sortzen dituen arazoen inguruan sentsibilizatzera eta Osakidetzan eskaitzen ditugun tratamenduen eskaintzari buruzko informazioa ematen jarraitzera animatu nahi zaituztegu. Are gehiago, gaur egun bizi dugun egoera aintzat hartuz, gogoratu behar dugu tabakoa Covid19 pandemiaren arrisku faktore bat dela.