Zainketen Ikerketako II. Jardunaldia

Joan den ostegunean, ekitaldi-aretoan, Donostialdeko ESIko Zainketen Ikerketako II. Jardunaldia egin zen, «Galdera bakoitzak bide bat irekitzen du zainketetan» lelopean. Jardunaldiari esker, hauen berri izan genuen: erizaintzako ikerketari laguntzeko gure erakundeak eskura jartzen dituen baliabideak, bai eta eremu horretan lortutako aurrerapenak, sortutako sinergiak eta gaur egun garatzen ari diren proiektuak ere.

Horrez gain, aztertu zuten ikerketak nola bultzatzen duen, besteak beste, aldaketa, praktika profesionalen hobekuntza, kalitate handiagoko zainketak eta pertsonentzako segurtasuna.

Jardunaldiak programa hau izan zuen:

Jornada de investigación PDF EUS