Zarauzko osasun zentroari, zorionak!

Amaitu da Euskaraldia. Aurtengoa gogoan izango dugu arrazoi askorengatik, baina, batez ere, gure artean dugun gaixotasunak harremanak zailtzeko eta oztopatzeko duen gaitasunagatik. Horrek ez dio inolako mesederik egin Euskaraldiak proposatzen zuen ariguneen lanketari. Hurbiltasuna, solasaldia eta komunikazioa eskatzen dituen ariketan jarduteko, elkarren ondoan egon eta aurpegia ikustea bezalakorik ez baitago. Dena den, zailtasun guztien gainetik, azaroaren 20tik abenduaren 4ra Zarauzko Osasun zentroan ahalegin itzela eginez arigune izan dira. Bejondeizuela!