Zerbixeko minbiziaren baheketan emaitza alteratu baten aurrean erantzun emozionalean eragina duten faktoreak aztertu dira
Ikertzaile-taldearen hitzetan, “zerbixen baheketan parte hartzen duten emakumeen bizi-kalitatea hobetzea helburu duen proiektu baten barruan beste urrats bat da lan hau, haien inpaktu emozionala murriztuz. Erronka zirraragarria eta oso atsegingarria da; izan ere, emakume batek benetan ulertzea zer esan nahi duen GPB positiboko test bat izateak, eta, batez ere, zer ez dakarren, ideia okerrak desmuntatuz, jabetzen zara zer eragin positibo duen bere bizipenean eta prozesuaren esperientzian“.
