Zure bihotza ere aldatzen da: menopausiako osasunari buruz hitz egin dezagun
Datorren urriaren 7an, 18:00etan, Donostiako Aquariumeko Auditoriumean egingo da jardunaldi hau: «Zure Bihotza ere aldatzen da: menopausiako osasunari buruz hitz egin dezagun».
Menopausiaren eta osasun kardiobaskularraren ikerketaz hitz egiteko jardunaldia da, dibulgaziotik, esperientziatik eta herritarren parte-hartzetik abiatuta. Menopausiaren eta osasun kardiobaskularraren arteko harremanera hurbilduz hasiko gara. Ondoren, emakume baten esperientzia eta lekukotza ezagutuko dugu: CARAMEL proiektuan parte hartu du eta menopausian zehar bihotza nola aldatzen den bertatik bertara ezagutzen du.
Jarraian, Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuan egindako azterlanaren ikertzaileek orain arte garatutako faseetan parte hartu duten 2.000 emakume gipuzkoar baino gehiagori esker lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Topaketa honen helburua da etapa hori hobeto ezagutzea, esperientziak partekatzea eta herritarren parte-hartzea osasun-ikerkuntzan nola laguntzen ari den jakitea.
Izena emateko esteka: https://forms.gle/cWTDeyUwwMfhus7f9
Zure zain gaude!
Cartel jornada CARAMEL-fusionado
