Zurea da 1717. kilometroa!
Martxan da 24. KORRIKA eta, oraingoan ere, Donostialdeko ESIak bat egin du ekimenarekin. Martxoaren 19an Atharratzen abiatu eta Martxoaren 29an iritsiko da Bilbora, ordurako Euskal Herri osoa zeharkatuta eta makina bat kilometro eginda euskararen alde.
KORRIKA pausoekin bezala, hitzekin osatu nahi dugu gure eguneroko jardunaren ibilbidea Donostialdeko ESIan: EUSKERA GARELAKO. Zuri esker asko eta luzeak dira dagoeneko egin ditugun kilometroak eta zure hitzak uztartuz osatu nahi ditugu geratzen zaizkigun guztiak. Ekin hitzekin, hitz egin!
Martxoaren 25an, asteazkena, 11:00ak inguruan, Antxo Jakituna ibilbidea 33 zb parean.
Parte hartu nahi baduzu, Komunikaziotik pasa zaitezke gure kilometroa egiteko jantziko dugun kamiseta jasotzera.

