Amaia Cipitriak, Biogipuzkoako eta Ikerbasqueko ikertzaileak, Europako Ikerketa Kontseiluaren prestigiodun laguntza bat jaso du
Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC, ingelesezko siglengatik) ERC Consolidator Grant izeneko prestigiodun laguntza bat eman dio Amaia Cipitria doktoreari, Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuko Bioingeniaritza Birsorkuntzan eta Minbizian taldeko buruari eta Ikerbasque ikertzaileari. Laguntza horrek 2,3 milioi euroko finantziazioa lortu du, eta DORMATRIX proiektua garatzeko erabiliko dira. Proiektu horren helburu nagusia da bularreko minbiziaren latentzia modelatzea, gertaera emergente kolektibo bezala biomaterialak eta mikrofluido-gailuak erabilita.