Biodonostia OII: X (+I). Urteurreneko jardunaldia

Iaz 10 urte bete genituen, baina guztiok ezagutzen ditugun arrazoiengatik, ezin izan genuen ospatu. Horregatik, gure X (+I). urteurrena den honetan, zurekin partekatu nahi dugu une hau, horretarako antolatu dugun jardunaldian parte hartzera gonbidatuz.

Ekitaldian, Institutuaren ibilbidearen errepaso labur bat egin ondoren, bi mahai-inguru egingo dira: “Mehatxuen eta aukeren garaiak” eta “Ikerketa Klinikoa eta Talentua”. Moderatzaileak, Julio Arrizabalaga, Biodonostia OIIko Zuzendari Zientifikoa eta Itziar Pérez Irazusta, Donostialdea ESIko Zuzendari-kudeatzailea izango dira, hurrenez hurren eta Ikerketaren eta Berrikuntzaren arloan garrantzi handia duten hizlariak izango dira bertan.

Informazio gehiago