Biodonostia, SARS-CoV-2aren aurkako CUREVAC txertoaren saiakuntza klinikoaren III. fasean parte hartzeko zentro

mRNA txerto bat da, eta bi dosi behar ditu, 29 eguneko tartea utzita. Gure zeregina hau izango da: 1.000 boluntario bilduko ditugu, eta ausazkotu egingo ditugu. Batzuek txertoa jasoko dute eta beste batzuek, plazeboa (serum fisiologikoa). Saiakuntza egiten den bitartean, kontserbatzeko eta manipulatzeko ezaugarri batzuk bete behar ditu produktuak; beraz, Donostiako Unibertsitate Ospitalean zentralizatuko da.