Donostiako Unibertsitate Ospitalea zinema plato bihurturik

Joan den asteartean, Arantxa Echevarria zinema zuzendari bilbotarrak “La infiltrada” bere azken filmeko hainbat eszena filmatu zituen gure ospitalean. ETAn infiltratutako polizia bakarraren istorioa kontatzen duen lan honek Luis Tosar eta Carolina Yuste ditu protagonista. Filmaketa taldeak, aktoreek eta estrek Gipuzkoa eraikineko bigarren solairua egun osorako hartu zuen beretzat, eta hainbat hartualdi egin zituzten bertan.