EITBren 2020ko Maratoirako Traumatologiako erizainen bideoa

Aurten, denok gara EITBko Maratoiaren kausa. Izan ere, 2020ko edizioak koronabirusa izango du ardatz, eta aurtengo kanpainak COVID-19aren ikerkuntzarako dirua bilduko du. 2020 honetan bertsoaz baliatuko da ekimen parte-hartzaile hori. Asmoa zera da: euskal gizarte osoaren sentimendua islatuko duen bertso erraldoi bat sortzea, bertso-kate itxura izango duena eta denok elkartuko gaituena.

Oraindik badaukazue astirik zuen bideoa bidaltzeko. Animatu!