Enpresen lasterketa 2024ko maiatzak 19

2024ko maiatzak 19

Dagoeneko irekia dago izen-ematea 4 korrikalariko enpresa-taldeen ohiko lasterketarako, hiru kategoriatan: emakumezkoak, gizonezkoak eta mistoak.

Izena emateko epea maiatzaren 2an amaitzen da. Horretarako, Donostialdeko ESIko Komunikaziora jo behar duzue. Baita ere e-mail honetan: osid.komunikazioa@osakidetza.eus eta telefono honetan ere: 837613. Izena ematean izen-abizenak, NAN, lantokia, jaiotze-data eta elastikoaren neurria eman beharko dituzue.