Euskaraldia 2020

Aurten, entitateek protagonismo berezia izango dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den Euskaraldia ariketa sozial masiboan. Osakidetzako zerbitzu erakundeetan hainbat Arigune identifikatu dira, hau da, 15 egun horietan, Ahobizi edo Belarriprest rola hartuta, euskaraz lan egiteko konpromisoa hartuko duten hainbat lantalde aurkituko ditugu Donostialdea ESIan.

Bestalde, aurreko edizioan bezala, norbanakoen parte hartzea ere sustatuko da, izan Ahobizi, izan Belarriprest. Horretarako, esteka honetan eman dezakezu izena: https://izenematea.euskaraldia.eus/

 

Animatu zaitez, eta parte hartu Euskaraldian!