Gabonetako ekitaldiak

Donostialdeko ESIak hainbat ekitaldi antolatu ditu, ospitaleratutako pazienteek ere jai maitagarri hauetaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Hona hemen egitaraua:

Abenduak 22, osteguna (16:00): Kantakidetzaren Gabonetako kontzertua ospitaleko sarreran.

Abenduak 24, larunbata (10:00): Olentzero eta Mari Domingi ospitaleko sarrera nagusira iritsiko dira. Ondoren, ama-haurren ospitalea bisitatuko dute, eta opariak emango dizkiete ospitaleratutako haurrei eta amei.

Urtarrilak 5, osteguna (10:00): Errege Magoak ospitaleko sarrera nagusira iritsiko dira; ondoren, ama-haurren ospitalea eta 3 ospitaleak bisitatu dituzte, eta paziente guztiei opariak emango dizkiete.