Galarretako aparkalekuko plazen zozketa

Laster, protonterapiako eta kanpo-kontsultetako eraikinen lanak hasiko dira, Donostialdeko ESIko langile eta pazienteen gaur egungo aparkalekuaren zelaigunean.

Lanak berehala hasiko direnez, langileen oraingo kanpoko aparkalekuan hamar bat aparkaleku kenduko dira. Hori dela eta, lanek iraun bitartean aparkalekuak egongo direla ziurtatzeko, 50 aparkaleku izendun eskainiko dira, doan, Hernaniko Galarretako aparkalekuan.

Profesionalei ospitalerako joan-etorriak errazteko, autobus bat jarriko da ospitaletik Galarreta aparkalekura. Autobus horren ordutegia bat etorriko da Osakidetzako lan-txanda arautuekin, ziurrenik goizeko txandakoarekin, jende gehien biltzen den ordua delako.

Galarretako aparkalekuak zozketatu egingo dira jasotako eskaera guztien artean. Eskabidea egiteko, beheko estekan aurkituko duzuen formularioa bete behar da. Eskaera guztiak jaso ondoren, beharren arabera egiturako da zerbitzua.

Eskaera egiteko epea: 2024/03/19 – 2024/04/02

https://osakidetza.sharepoint.com/sites/Donostialdea_Recursos/SitePages/s_gen/eu/Movilidad.aspx