Oftalmologiako egoiliarrentzako “Begietako kirurgia-simulazioa” ikastaroa

Donostialdeko ESIko Oftalmologia Zerbitzuak “Begietako kirurgia-simulazioa” ikastaroa eskainiko du irailaren 14tik 27ra bitartean, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatean.

Ikastaro hau Osakidetzaren ospitaleetako Oftalmologiako egoiliarrentzako antolatu da, kirurgia mota horretan lehen urratsak egin eta trebatu daitezen. Lehen eta bigarren urteko egoiliarrak “Kataraten oinarrizko kirurgia”n trebatuko dira, eta gainerako egoiliarrak “Kataraten kirurgia konplexua”n. Bestalde, bitreo-erretinako kirurgiaren hastapenei buruzko moduluak ere badaude.

Prestakuntza teorikoa jaso ostean, ikasleek hiru simulagailurekin egingo dituzte praktikak, tresneria kirurgikoarekin eta irudi birtualen interakzioarekin; horrela, errealismo handiz erreproduzituko dituzte konplexutasun maila desberdineko katarata-kirurgiaren urratsak.

Ikastaro hauetako akreditazioa jasotzeko, egoiliarrek hainbat probatako minimo estandarizatuak gainditu behar dituzte, eta ondoren azken azterketa bat gainditu. Akreditazioak Madrilgo Francisco de Vitoria unibertsitatearen bermea du.

Ikastaroa ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuko Kornearen, Kristalinoaren eta Aurreko Segmentuaren Unitateko atalburu Martínez-Soroa medikuak koordinatu du, eta irakasleak dira Matínez-Soroa bera eta Maddi Alonso, Ane Gibelalde, María López, Javier Muñoz eta Laura Ruiz.

Hala, ikastaro hau etorkizuneko oftalmologoentzako aukera bat da trebetasun kirurgikoak segurtasunez garatzeko, eta ezinbestean egin beharreko urrats bat, praktika klinikoan hasi aurretik. Esperientzia benetan gogobetegarria izaten ari da.