Zer da Krimea-Kongoko sukar hemorragikoa?

Joan den uztailean, gure ospitaleak Krimea-Kongoko sukar hemorragikoarekin kutsatutako pertsona bat artatu zuen. Donostiako Unibertsitate Ospitalea Estatu osoan Segurtasun Biologiko Handiko Ospitaleratze Eremu bat duten zazpi ospitaleetako bat da. Miguel Ángel Von Wichmannek eta Purificación Tenak, Donostialdeko ESIko Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuko medikuak eta gainbegiraleak, gaixotasun hori zertan datzan, nola kutsatzen den, aurre egiteko zer tratamendu dauden eta patologia hori artatzeko zein profesional dauden prestatuta azaldu digute. Bestalde, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Segurtasun Biologiko Handiko Unitatearen ezaugarriak zein diren eta nola babesten diren kontatu digute.