Biodonostiak 4.075€ jaso ditu Esklerosi Anizkoitza ikertzeko “Gipuzkoa Herriz Herri” ekimenaren bidez

Mikel Lizarraldek, gaixotasunak jota eta “Gipuzkoa Herriz Herri” ekimenaren bultzatzaileak, dohaintza bat egin dio Osakidetzaren Biodonostia OIIri Esklerosi Anizkoitzaren inguruko ikerketarekin jarraitzeko. Institutuari emandako dirua, beste behin Esklerosi Anizkoitza eta kirola batu dituen erronka pertsonal berritik dator, askorentzat hain ezezaguna den gaixotasun honen berri emateko. Biodonostia OIIk eta Donostialdea ESIk hogei urte baino gehiago daramatzate gaixotasun hori ikertzen Esklerosi Anizkoitzaren Taldean, Estatuko, Euskadiko eta Gipuzkoako ADEMGI pazienteen elkarteekin lankidetza estuan.

Informazio gehiago