Biodonostiak terapia aurreratuen inguruko hainbat diziplinatako adituak bildu ditu EHUko uda ikastaroetan

Ikastaroa Julio Arrizabalaga doktoreak, Biodonostia OIIko zuzendari zientifikoak, eta Lorea Blázquez doktoreak, Institutuko Neurozientzien Arloko Ramo y Cajal eta Ikerbasque ikertzaileak zuzendu dute, eta zientzialari, enpresaren ordezkari eta herritarrak bildu dira bertan. Jardunaldiak iraun dituen bi egunetan, terapia aurreratuen ikuspegi globala eta EAEn eta Estatuan garatzen ari diren estrategiak erakutsi nahi izan dira.

Informazio gehiago