Dynamed: eskatu zure kontu pertsonala

DynaMed erabaki klinikoak hartzen laguntzeko tresna bat da. Praktika klinikoan sortzen diren galderei erantzuna ematea da bere helburua.

Osakidetzako Liburutegi Birtualak DynaMed-erako sarbidea eskaintzen du eta kontu pertsonal bat edukitzeak abantaila hauek eskaintzen ditu:

  • DynaMeden eduki klinikorako urruneko sarbidea
  • DynaMeden app mugikorrerako sarbidea
  • Jarraitu nahi dituzun gaietarako alertak (sakatu “Follow”)
  • Etengabeko hezkuntza medikoko kredituak

Eskatu zure kontua formulario honen bidez.