Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko azterlana

Oraindik garaiz zabiltza emakumeen aurkako indarkeriari buruzko azterlanean parte hartzeko!

“Osasun-arloko profesionalen artean genero-indarkeria detektatzeari lotutako aldagaiei” buruzko galdetegiak jasotzen dihardugu.

 Eskerrik asko parte hartu duzuen eta galdetegia osorik bete duzuenoi. ESI honetan, dagoeneko, 80 lagunetik gora bete duzue.

 Bestalde, galdetegia erdizka bete duzuen guztioi, amai dezazuen animatu nahi zaituztegu, galdera guztiak bete ezik ez baitzaigu irizten zuen ekarpena. Gogoratu orain arte eman dituzuen erantzun guztiak grabatuta geratu direla eta ez direla berriro erantzun behar, hau da, ez direla galdu.

 Eta parte hartu ez duzuenoi, berriz, halaxe egitera gonbidatzen zaituztegu. Jakin dakizuenez, bide luzea daukagu ibiltzeko oraindik, indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko eta, osasunaren arloko profesional garen aldetik, geure gain hartu behar dugu emakume horiek detektatzeko, babesteko eta jarraipena egiteko zeregina; desagertu beharrean gogortzen ari den gizarteko arazo honen aurrean.

Hemendik sar zaitezke inkestara, minutu batzuk baino ez dira izango.