Epea berriro ireki da. Bitartekotasunen eskaintza: administrari laguntzailea

Administrari Laguntzaileen kategoriako bitartekotasunak betetzeko eskaintza telematikoaren eskabideetan antzemandako akats informatikoak konpondu ostean, izena emateko epea BERRIRO IREKI DA. Epea eten zenean jakinarazi zen bezala, lehenago aurkeztutako eskabide guztiak BALIOGABETUTA geratu dira, ezin delako bermatu zuzenak direnik. Beraz, destino-aukeraketa bat egin bazenuen, berriz egin behar duzu, izena emateko epearen barruan.

Interesa duten guztiek egin dezakete eskabidea 2023ko irailaren 29tik 2023ko urriaren 5eko 14:00ak arte.

Barkatu eragozpenak.