Aplikazio asistentzialen etenaldia

eOsabide datu-basearen migrazioa dela eta, aplikazio asistentzialen zerbitzua eten egingo da ostiraletik larunbatera bitartean (irailaren 29ko 23:00etatik irailaren 30eko 08:00ak arte).

 

Migrazioa egin bitartean, beraz, ez da egongo honako aplikazio hauetara sartzerik:

– Osategi

– eOsabide

– Osabide Global/Osabide Global LMA (eremu asistentzial guztiak, lehen mailako arreta barne)

– Osabide Integra

– Presbide (eskuzko errezeta)

– Osanaia

– Ospitaleko Farmazia

 

Donostialdeko ESIko Informatika Saila harremanetan jarri da arlo asistentzial bakoitzeko arduradunekin, eta hainbat jarraibide eta tresna eman dizkie, migrazioaren eragozpenak arintze aldera.