Donostialdea ESIak, Laboral Kutxa, Donostiako Aquariumak eta Donostiako Orfeoiak bere indarrak batu dituzte

Itziar Pérez Irazusta Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak, José María Echarri Donostiako Orfeoiaren Presidenteak, Joxe Murua Donostiako Laboral Kutxako zuzendariak eta Esther Irigaray Aquariumeko zuzendariak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Donostiako Orfeoiko bulegoetan, lehendik dauden lau erakundeen arteko elkarren arteko harremanen oinarriak sendotzeko helburuarekin.
Hitzarmenak Laboral Kutxaren laguntza ekonomikoa edukiko du, eta haurrak AQUARIUMera eta Donostiako Orfeoira hurbiltzea du helburu, bereziki pediatria eta ospitalera zuzendutako ekintza positiboak eta ludikoak sustatuz.

Horretarako ekintza konkretu batzuk burutuko dira, hala nola “Ozeanoak salbatzeko” pintura / marrazki lehiaketa, idazketa lehiaketa, orfeoi emanaldiak, tailerrak, erakusketak eta proiekzioak.
1.-“Ozeanoak salbatzeko” Pintura / Marrazki Lehiaketa antolatzea, Pediatriako sailean onartutako haurren parte-hartzearekin.
2.-Orfeoiak Ospitalean bi kontzertu emanaldi antolatuko ditu batzar aretoan: bata Ciber@ulan, mutilentzat eta neskentzat, eta bestea helduentzat.
3.-“ Elkanoren mundu-biraren mendeurrenaren V. ospakizuna dela eta ”; Idazlan Lehiaketaren antolaketa: “Eta munduari bira ematerik banu …?
4.-Marrazkiak eta konposizioak Ospitaleko aretoko paneletan egongo dira ikusgai. Sariak Aquariumerako sarrerak / bisita gidatuak edota Orfeoiko emanaldietarako sarrerak izango dira.
Ekintza hauekin eta etorkizuneko proiektuekin lau entitateek bat egiten dute, ospitaleratutako txikienen egonaldia hobetzen laguntzeko asmoz.