Esku-higieneko munduko eguna

Euskadin, pazientearen segurtasunaren alorreko ekintza-lerrorik garrantzitsuenetako bat da asistentzia sanitarioarekin erlazionatutako infekzioen prebentzioa eta kontrola, eta, horren barruan, eskuen higienea.

Eskuen higienea da esparru asistentzial guztietan asistentzia sanitarioarekin lotutako infekzioak prebenitzeko eta murrizteko banakako neurri eraginkorrenena. Hori dela eta, pazienteen zainketan inplikaturiko profesional guztiok arduratsuak izan eta neurri erraz hori bete behar dugu, adierazitako uneetan eskuak garbituz eta ongi garbitzeko beharrezko pausuak jarraituz.

Aurten ere, Osakidetzak eta Donostialdea ESIak bat egingo dute maiatzaren 5ean Arreta Sanitarioan Eskuen Higienea Zaintzearen aldeko Nazioarteko Jardunaldiarekin. Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen du jardunaldi hori.

Horretarako, Osakidetzak kanpaina korporatibo bat diseinatu du aurten, eta dibulgazio-material berria prestatu du profesionalek gure erakundeetan gauzatzen dituzten jarduerak babesteko, funtsezko prebentzio-neurri hori betetzen dela bermatze aldera.

Eskerrik asko asistentzia sanitarioari lotutako infekzioak prebenitzeko erronkan hartu duzun konpromisoagatik eta laguntzagatik.