Kontratazio-zerrendetan sartzeko inskripzio berrien muga data

KONTRATAZIO-ZERRENDETAN SARTZEKO INSKRIPZIO BERRIEN MUGA DATA

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 3ko 314/2024 Ebazpenaren bidez, maiatzaren 19a ezarri da data muga-egun gisa 2018-19 EPErako deitutako kategoria/lanpostu funtzionalen kontratazio-zerrendetan egindako izen-emate guztiak sartzeko.

Kontratazio-zerrendetan egokiro sartzeko, kategoria/lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen diren baldintzak bete beharko dira.

Kategoria/lanpostu funtzional horien kontratazio-zerrendetan izena emateko eskaerarik eginda ez duten pertsonek, estatutupeko langile finko izaera lortu ez badute, zerrenda horietan sartu ahal izateko, inskripzio-eskaera aurkeztu beharko dute epe eta modu egokian.

Kategoria/lanpostu funtzional horietan indarrean dauden aldi baterako kontratazio-zerrendetan dagoeneko onartuta dauden pertsonek ez dute izena emateko eskaera berririk egin behar, baina hautatutako zerbitzu-erakundeak eta osasun-esparruak alda ditzakete eskabidean. Eskabidean aldaketak egiteko, sartu zaitez atal honetan: datu pertsonalak/jakinarazpenak/deialdiko datuak. EZ EZEZTATU zeure eskaera.

Izena emateko eskaera aldez aurretik egin duten eta baztertuak izan diren pertsonek berriro aurkeztu beharko dute eskaera, muga-egun gisa ezarri den datarako (2024ko maiatzaren 19a) baldintzak betetzen ote dituzten baloratu ahal izateko.

2018-19 EPEan DEITUTAKO KATEGORIA/LANPOSTU FUNTZIONALEN KONTRATAZIO-ZERRENDAK BERRANTOLATZEA

Era berean, zerrenda horiek BERRIZ BAREMATUKO dira, honako hauek kontuan hartuta:

– 2018-19 EPEko oposizio-faseari dagokion puntuazioa, oraingo zerrendako oposizio-faseko puntuazioa ordezkatuko duena,

– Osakidetzatik kanpo lortutako lan-esperientziaEPE honetan izena emateko epearen azken egunera arte alegatu eta egiaztatzen bada (Ebazpenaren I. eranskinean adierazitako data),

– Osakidetzan 2024ko ekainaren 30era arte lortutako lan-esperientzia (ofizioz eguneratzen da),

– 2024ko ekainaren 30era arte egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak eta euskara-tituluak.

– eta muga-egunera arte Zerbitzu Erakundeen eta Osasun Esparruen aukeraketan egindako aldaketak ere sartuko dira.

Ebazpena ikusteko, sar zaitez aplikaziora