Lekualdatze-lehiaketa: 2023ko martxoko ziklorako erreferentzia-data aldatzea

387/2023 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko martxoaren Zikloko Lekualdatze-lehiaketa
ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabidea egiteko erreferentzia-data (Lehiaketa horri dagozkion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko giza baliabideen zuzendariaren ebazpenetan,
apirilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 71. zenbakian argitaratutakoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoen eskaintza argitaratu
zen A1 lanbide-taldeko Fakultatibo Espezialista Medikoen hogeita hamar Kategoriatan/Lanpostu Funtzionaletan).

Merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-aukeraketa egin edo aldatzeko erreferentziazko data 2023ko maiatzaren 15a da. 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2023ko maiatzaren 15era arte aldatu ahal izango dute eskabidea, baita destinoen hautaketa ere. 2023ko martxoko ziklo honetan, beraz, 2023ko maiatzaren 15era arte egindako destino- aukeraketa hartuko da kontuan. 2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute maiatzaren 15a amaitzen denean.

Ikusi 30 kategoriak ebazpenean