Lekualdatze-lehiaketa: behin-behineko esleipena argitaratuko dela jakinaraztea – Terapeuta Okupazionala

2024ko otsailaren 13an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendariaren Ebazpena argitaratuko da. Ebazpen horretan, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta 2023ko martxoko zikloari dagozkion destinoen behin-behineko esleipena jasotzen dira, Terapeuta Okupazionalen kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrari dagozkionak.

Ebazpena aplikazioaren zati publikoan ikusi ahal izango da; zerrenden kasuan, hautagaien eremu pribatuan kontsultatu ahal izango dira.

Erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, eta 2024ko otsailaren 27an amaituko da. Egun horretatik aurrera ez da erreklamazio-idazkirik onartuko.

Webgunearen bidez, erreklamazio-eredura sartu ahal izango da.