LLII – Lekualdatze-lehiaketa – Behin-behineko zerrenda

2024ko urtarrilaren 9an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira. Ebazpen horietan, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloari dagozkion destinoen behin-behineko esleipena jasotzen dira, 6 kategoria hauei dagokienez:

1. DIETETIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
2. GOI MAILAKO TITULUDUNA-LETRADUA ETA GOI MAILAKO TEKNIKARI JUIRIDIKOA
3. INFORMATIKAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA
4. EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA
5. GOI MAILAKO TITULUDUNA-ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO
6. ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARI

Ebazpenak aplikazioaren eremu publikoan ikusi ahal izango dira; zerrendak, aldiz, izangaien eremu pribatuan kontsultatu ahal izango dira.

Erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, eta 2024ko urtarrilaren 23an amaituko da. Data horren ondoren ez da erreklamazio-idazkirik onartuko.

Weborrialdean erreklamazio-eredua aurkitu ahal izango da.