Pablo Iruzubieta Agudo, Donostialdeko ESIko neurologoa, Sanitas MIR 2023 Sariaren irabazlea

Pablo Iruzubieta Agudo, Donostialdeko ESIko neurologoa, Sanitas MIR 2023 Sariaren irabazle izendatu dute.

Logroñon jaioa eta Zaragozako Unibertsitatean Medikuntzan hezia, Pablo Iruzubietak gai honetan oinarritu zuen bere doktorego tesia: El cilio primario: de la neurogénesis al cáncer, zeinarekin bikain cum laude lortu zuen. Gainera, 15 argitalpen zientifiko baino gehiagotan parte hartu du, eta European Academy of Neurology-ko Neurogenetikako ikerketa taldeko kide da.

Sanitas MIR sariek ere urtero aintzatespena ematen diete irakaskuntzako zentroei, eta aurten prestakuntza espezializatuko irakaskuntzako zentro eta  zerbitzuko onenaren saria Donostiako Unibertsitate Ospitaleak jaso du, Neurologia Zerbitzuak, Iruzubietak gaur egun bertan egiten baitu lan.