Zuzendaritzaren oharra, profesionalak uniformeak jantzita dituztela agertzen diren bideoak edo irudiak grabatzeari buruzkoa

Jakin dugu bideo edo irudiren bat grabatu dela ESIan eta, horretan, langileren bat uniformea jantzita agertzen dela, eta, ondoren, hainbat sare sozialetan argitaratu dela. Bada, horri dagokionez, Donostialdeko ESIko Zuzendaritzak zera jakinarazi nahi dizue: erabat DEBEKATUTA dago irudiak grabatzea –direla bideoak, direla argazkiak– ospitale-ingurunean, edo horietan agertzen direnek uniformea jantzita badute.
Bideoek eta irudiek protagonisten baimen sinatua eta dagokion Zuzendaritzaren onespena izan behar dute, eta Komunikazio Unitateak gainbegiratuta egon behar dute beti.
Idoia Gurrutxaga – Zuzendari medikoa