Esku-hiegienaren Mundu Eguna

  • HAURRENTZAKO V. MARRAZKI LEHIAKETA: Gaia: ESKU-HIGIENEA, EDO NOLA IZAN SUPER-HEROI BAT ZEURE ESKUEKIN. Marrazkiak Komunikazio Unitatean entregatu behar dira, DINA 4 formatuan eta gutun-azal itxi batean, haurraren izen-abizenak eta adina, langilearen izen-abizenak eta lantokia eta harremanetarako telefonoa adieraziz. Azken eguna: apirilaren 30a
    • Esku-higieneari buruzko TIK-TOK moduko bideoen II. lehiaketa (bidali bideoak OSID.komunikazioa@osakidetza.eus helbidera). Azken eguna: apirilaren 30a
    • Arriskurik gabeko eskuen proiektua: zerbitzuaren/unitatearen autoebaluazioa, eta bertako langileek egiten duten eskuen-higienearen zuzeneko behaketa.
    • “ESKU GARBIAK” txapelketa: hainbat profesionalen esku-arrastoak bilduko dira, anonimoki eta ausaz, eta Mikrobiologiara bidaliko dira aztertzera.
    • Pazienteei egindako inkesta, profesionalen esku-higieneaz duten iritzia ezagutzeko.
    • Diploma eta sari banaketaren ekitaldia: maiatzaren 6an, 13:30ean, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Arantzazu eraikinaren sarrera nagusian.